Écoles basques

Asti Leku ikastola

Sestao (1975)

Leku premia handiari konponbidea eman zioten ikastola guztiek bat eginda. Gurasoen elkarteak konturatu ziren, bakoitzak bere aldetik jarraituz gero, denak galduko zirela, eta horregatik batu egin ziren. Patronatuak sortu zuen modua. Bertan ematen zituzten eskolak Elai Alaiko kide batek eta Umeen Etxearen sorrerako bazkideek. Biek ederki zekiten zein egoeratan zeuden bai Elizbarrutiko Ikastetxea bai ikastolak. Haietako batek proposatu zuen Ezkerraldeko ikastoletako ikasle guztiak Patronatura eramatea eta horrela Elizbarrutiko defizita kitatzea.

1971ko udaberrian ikastola guztietako batzordeen ordezkariak deitu zituen batzarrera. Elai Alai, Bihotz Gaztea, Umeen Etxea, Alkartu eta Herrikoa ikastoletako ordezkariak bildu zituen Elizbarrutiko Ikastetxean, eta han behin betiko proiektuaren berri eman zien. Ikastoletako ikasleak Patronatuan sartuko ziren, hango ikasleak batxilerra amaitzen joan ahala. Elizbarrutiko Ikastetxeak hezkuntza egitura emango zieten, Oinarrizko Hezkuntza Orokorretik hasi eta Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtera arte; ikastolek, berriz, euskara ikasleak ipiniko zituzten eta erabilitako ikasgelen gastua ordainduko zuten. Horretarako Zuzendaritza Batzorde paralelo bat eratzea hitzartu zuten eta Gotzaindegiak oniritzia eman zuen.

Bat egiteko proposamenak bide handia ireki zion ikastolen etorkizunari, baina hasiera hasieratik denetariko iritziak azaldu ziren, jendea uzkur baitzegoen. Herrikoa ikastolak erlijioaren eragozpena jarri zuen Elizbarrutiko Ikastetxearekin bat egiteko. Bihotz Gaztea ados azaldu zen proposamenarekin, baina Herrikoa ikastolarekin aldez aurretik hartuta zeukan konpromisoari eutsi zion, hura apurtzeak ekarriko zizkion hobariei erreparatu barik. Bestalde, bistan zegoen ikastetxearen egoitza ez zegoela leku aproposean. Alkartuk ez zion ekimenari aurrera ateratzeko itxurarik hartzen, eta albo batean geratzea erabaki zuen, hari eta proiektuaren bilakaera ondo ikusi arte. Elai Alaik eta Umeen Etxeak ekimena pentsatutako bi ikastolek baino ez zuten eman baiezkoa. Biek ala biek eman zuten lehen pausoa.

Urriaren 15ean, 90 umek ikasturtea hasi zuten Amezaga zinean. Guztira 31 ikaslek ziharduten Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko lehenengo lau mailetatik. Beste 59 ume eskolaurrean zeuden. Guztira ume mordoa zebilen, eta egoera itxaropentsua zen. Sortzaile batek deitutako bost ikastoletatik, birekin bakarrik gainditu egin zuten aurreikusitako ikasle kopurua.

Bien bitartean, Bihotz Gazteak Herrikoa ikastolaren alternatiba sortzeari ekin zion ikastola berria izateko asmoz. Barakaldon, bestalde, gero eta jende gehiago egin zuen alde. Gero eta ume gehiagok egin behar izan zuten Errebalida ikastetxe publikoan; gero eta hika-mika gehiago zeuden lokalak errenta emandakoarekin, elizpea uzteko agintzen baitzien; gero eta zailago zegoen ikastolak udalerrian segitzea. 1971n egin zuten azken ahalegina ikastolari bertan eusteko, Regatoko ikastetxea egiten ari ziren sasoi hartan. Sorrerako bazkideekin harremanetan jarri ziren, eta ikastetxea Barakaldoko ikastola bihurtzea proposatu zieten, horrela Alkartuko ikasleak joango baitziren. Ezetz erantzun zieten. Azkenean, Alkartuko Gurasoen Elkarteak bazkideen batzarra deitu zuen, gai nagusia honakoa hartuta: Sestaoko Patronatura aldatzea. Azkenean, Alkartuk, kide gutxiagorekin, bat egin zuen Patronatuarekin eta Amezaga zinean zeuden beste ikastola biekin elkartu zen.

1972ko irailean, ikastoletako ikasleak Patronatura jaitsi ziren. 82 ume joan ziren ikastoletatik Patronatura; 49 Amezaga ikastolatik, eta 33 Alkartutik. Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko lehen bost urteetakoak ziren denak. Orduantxe sortu zen San Valentin Berriotxoa ikastola edo Berriotxoa ikastola beste barik, gurasoei bidalitako paperetan azaltzen zenez. Edonola ere, titulartasuna Gotzaindegiak zeukan eta, legearen aurrean, ume haiek Elizbarrutiko ikastetxeko ikasleak ziren.

1974/75 ikasturtea hasi orduko uda osoan ikastolak harremanetan ibili ziren etengabe, eta zeharka edo behin baino gehiagotan eskatzen zien ikastetxeei norgehiagoka ari ziren bi proiektutariko baten alde egiteko: Berriotxoa edo Herrikoa. Baina Bihotz Gazteak Herrikoa ikastolarekin sortu zenetik hartuta zeukan konpromisoari eutsi zion. Hain zuzen, konpromiso horregatik egin zioten uko Patronatura biltzeari. Orduan, Bihotz Gaztea ikastolako Zuzendaritza Batzordean bazkide talde berria sartu zen. Herrikoa ikastolako zuzendaritza besteekin harremanetan jarri zen. Herrikoa ikastolan arazoak edukitzen hasi ziren eskaera egiten zuten ikasle guztiak sartzeko eta horregatik Santurtzitik zetozenei kuota %50 garestiago jartzea erabaki zuten, ikastolaren aparteko kostua zelakoan. Zuzendaritzak gogor egin zuen protesta, kuota igo zietelako eta ultimatuma unerik okerrenean egin zietelako, ikasturtea bukatzeko zazpi bat egun besterik falta ez zela. Bazkideak erabat etsita geratu ziren.

Erabili egin zituztela begitandu zitzaien, unerik latzenetan, hartutako konpromisoagatik, euren seme-alabekin eutsi baitzioten ikastolari. Gehienek, %80k, Portugaleteko ikastola utzi eta Sestaokora biltzea erabaki zuten. Handik bost egunera Bihotz Gazteko ikasleak Patronatura iritsi ziren eta Itxaropena ikastolatik heldutakoekin batera, Berriotxoa ikastola sendotu zuten.

Hiru urteko epe laburra (1972-1975) besterik ez zuen behar izan Berriotxoa ikastolak Ezkerralde osoan, zalantzaz beterik jaio zen ikastola sortzeko, proiektua sendotuz. Nahikoa ikasle zegoen, dirua ere bai, Elizbarrutiko ikastetxearekin zegoen akordioari esker, eta euskara hutsezko adarra sortzeko zeuden aukerek ere, baikor egoteko bidea ematen zuten. Orduan hasi ziren Asti Leku kooperatiba sortzeko asmoak, kooperatibak eraikin berria izango zuen eta Hezkuntza Ministerioaren aurrean ikastetxearen titularra izango zen.

"(...) Asti Leku Gurasoen Heziketa Kooperatibarekin akordio lortu denez eta Lan Ministerioak akordio hori onartu duenez, Elizbarrutiko OHOko gaur egungo ikastetxearen instalakuntzak hartuta Asti Leku irakaskuntza zabaldu dezan, Bilboko Elizbarrutiak bere titulartasuna kooperatibaren esku lagako du Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak baimendu eta onartzen duen unean".

Inaugurazio ofiziala 1978ko apirilaren 2an, igandean, egin zen. Hurrengo egunean, astelehenean eskolak ematen hasi zen. Martxoaren 22an, gurasoek eskolako garraioaren plangintza zuten, ordutegien, ibilbideen eta hiru lineetako geldialdien plangintza. Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko 500 bat ikasle 16 unitatetan banatuta zeuden eta horiek, 1977/78 ikasturteko azken hiruhilekoa egin zuten ikastolaren eraikin berrian. Orduz geroztik, Asti Leku izenarekin ezagutzen dute. Hori gertatu izan da ordutik gaur egunera arte.

Ver versión en euskara.