Lexique

Aste Santu

Ostegun eta Ostiral Santu gauean, jainkoa preso zegoelako, deabru guztiak kanpoan ibiltzen zirela eta haurrak iluna baino lehen etxera behar zirela esan ohi zen.

Gipuzkoako Matxinbentan, Ostiral Santu egunean familiako guztiek argizari bedeinkatua eta kandela mehe bana hartu eta bost tanto ezartzen zituzten gurutze-tajuan, gizonen txapelean, emakumeen gorantzan eta txitatako arrautzan, oiloaren azpian jarri baino lehen.

Lekeition idi eta behiak eliz aurrera ekarri eta bertan edukitzen zituzten Pasioa kantatzen zen bitartean.

Ostegun eta Ostiralez abereak ez dira uztarrian lotzen.

Diote Ostiral Santu egunean orantza, legamia ez dela harrotzen, eta errotak geldi egoten dira eta orduantxe aletzen da ereiteko artoa.

Jesukristo preso dagoelako kantazaleak isilik egoten ziren eta txistua jotzea ere gaizki ikusita zegoen.