Lexique

arxalu

txaramel.
tarrañuela.

Zurezko oholtxo pareak dira. Garai batean harri-xaflak ere erabiltzen ziren. Bi oholtxoak, eskuaren behatz tarteetan heldurik, kriskitinen gisa jotzen dira. Tokian tokiko itxura izaten dituzte. Oraindik arxaluak erabiltzen dira Bizkaiko zenbait tokitan, fandango, arin-arin eta martxa doinuak laguntzeko. Durangaldean “paluek” deitzen diete eta behatzekin hobeto heltzeko forma berezia izaten dute.