Lexique

arrabita

rabel.

Biolinaren antzekoa da. Itxura ezberdina duen erresonantzi kaxa eta kirtena zurezkoak izaten ditu. Arruntek, zurdazko bi soka izaten dituzte. Gaur egun biolinarekin nahasten bada ere, bi soinu-tresna desberdinak dira. Arrabita-jotzaileak XIX. mende arteko dokumentu zahar askotan agertzen dira ia gure lurralde guztietan eta garbi dago soinu-tresna hau oso erabilia izan zela, bakarka, panderoarekin edo askotan agertzen den bezala, “tamborin”, edo “salterio”arekin taldea osaturik. Dirudienez, geroago biolinak hartu zuen soinu-tresna zahar honek zeukan funtzioa eta hortik etor daiteke geroago bi tresna hauek izendatzerakoan sortutako izen-nahasketa.