Lexique

argizaiol

Itxura antropomorfoa duen zurezko argimutila, 30-50 bat zentimetrokoa. Bi aldeetatik landurik egoten da, argizariarentzako gunean izan ezik. Gerora agertu zen argizaiola ez da hain landua. Ohol lauki-formakoa da eta lau hankaren gainean iroztua egoten da.