Lexique

are

arre.
arta-are.
landarare.

Hazia erein aurretik lurra prestatzeko erabiltzen den lanabes horzduna, aurrealdetik itxiagoa; armazoia lauzpabost zurek eratzen dute luzetara eta bi zeharkakok. Kanpoaldeko zurak, gainerakoak baino luzeagoak, aurrealdetik burdinaga batez elkartuta daude, tira egiteko katearentzako argoilarekin; alderantzizko alderdian helduleku kakotua dauka. Are txikiaren neurriak hauek dira: 115 x 85-90 zentimetro; eta handiarenak 115 / 140 x 76 / 86 zentimetro alde-alde. Burdinazko hortzak, 35 bat zentimetrokoak, behealdean kakotuak dira eta aurrekoak ahodunak izan litezke. Luzetarako zurei abes, erdiko, zur eta sumil deitu izan zaie eta bertan kokaturik dauden hortzak 26 izan litezke txikian eta 30 bat handian. Zeharretako zurei para deitu izan zaie. Heldulekuari kirten, andailu edo besate deitu izan zaio. Barra argoiladunari makera ere esaten zitzaion.