Lexique

animalia

Euskal mitologian garrantzi handikoak dira animali itxura hartzen duten jeinuak, batez ere zezengorri-, behigorri-, ahari-, ardi-, aker-, ahuntz-, txerri- eta txakur-itxura dutenak. Zuloetan bizi dira eta ez diote inori hurbiltzen uzten. Batzuetan madarikaziopean dauden gazteak bahitzen dituzte. Erromatarren garaian sineste hori hedaturik zegoen nonbait, zeren Isturitz, Santimamiñe, Sagastigorri eta Kobairadako kobazuloetan erromatar txanponak agertu baitira, garai hartan leizeetako jeinuei jaurtiak.