Lexique

amodio

Bi pertsona maitemindurik dauden ala ez jakiteko, muiloarekin, hau da, iztuparekin pilota itxurako bola egin, su eman eta tximinian gora bidaltzen zen hau esanez: “Halakok eta halakok amodiorik baldin badute, muiloa gora igo dadila”. Gora igoz gero maitemindurik daude, bestela ez. Hau Nafarroa Garaiko ohitura da.

Amodio-belarra sartzen da norbaiten sakelan, norbaitek beste baten maitasuna bereganatu nahi duenean. Halaber, emaztegaiak senargaiaren maitasuna galdu duela uste duenean, ijito edo buhameengana jotzen du amodio-belarraren bila. Hau Nafarroa Behereko ohitura da.