Lexique

Amiñ Txiki

Arbizuko Inauterietako pertsonaia. Kinkuagesima igandean hasten ziren jaiak, arratsaldeko bezperak kantatu eta gero. Txatarrak edo txatarjantziak irteten ziren. Mutilak neska jantzita ere ibiltzen ziren. Eta igande arratsaldean, zintzilik dilindan jarri ondoren, Aittun Haundiarekin batera erre egiten zuten.