Lexique

Akordeoi

soinu handi.
soinu.

Zurezko bi kaxa dira: bat doinua emateko botoi edo teklekin, eskuinarekin jotzen dena eta bestea, laguntzeko nota baxuak eta akordeak ematen dituena eta ezkerrarekin jotzen dena. Bien artean, hauspoa. Akordeoi diatonikoaren ondoren azaldu zen. Bi eratakoak ziren: bata, eskuin-botoizkoa, eta kromatikoa deitzen zena, eta bestea, teklazkoa edo pianozkoa izenaz ezagutzen dena. Akordeoilariak, trikitilariak bezalaxe, herriz herri aritu dira mota guztietako herri-festa eta ospakizunetan parte hartuz. Akordeoiak, diatonikoak baino baliabide musikal gehiago dituenez, hasieran trikitia baztertu egin zuen, baina gero, ez dakigun zein arrazoirengatik, herri-musikaren munduan indarra galdu eta trikitia nagusitu zaio. Askotan, trikitilariek akordeoilarien musika, pieza eta dantza berririk hartu dute beren errepertorioak zabaltzeko eta oso nabarmena da, azkenaldian trikitiarekin entzun ditugun fandango, arin-arin eta martxa berriak ere, akordeoilariei ikasiak edo eskatuak izatea.