Bergarako triatleta gipuzkoarra. Herri horretako Antxintxi elkartekoa izan da eta, besteak beste, 2001eko Oñatiko Duatloian eta 2001eko 2002ko Gasteizko Maratoi Erdian parte hartu zuen. 2004an Almereko triatloi holandarrean parte hartu zuen, igeriketa 3,8 km, bizikleta 180 km, eta maratoia 42,195 km. 10:19:53ko denborarekin, 51. postuan sailkatu zen. 2006an Club K-Tri-rekin III IronCat-L'Ampollan (Katalunia) parte hartu zuen, 7. postua lortuz.
