Politikariak eta Kargu publikoak

Zuriarrain Azagra, Javier

Gipuzkoako politikari ospetsua, Donostian 1942an jaioa. Fisika Zientzietan lizentziatua; Bigarren Hezkuntzako irakaslea. Donostiako Udaleko EAJko zinegotzia, Gazteria eta Gizarte Ekintza Saileko zuzendaria (1986) eta Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol sailburuordea (1990) izan da. 2003an Bide Azpiegituretako diputatua (Gipuzkoa). Kolaboratzailea, bere saileko gaiei buruzko artikuluekin, Deia, El Correo eta El Diario Vasco egunkarietan.