XVII. mendeko itsasgizon gipuzkoarra, 1596ko urtarrilaren 30ean Errenterian jaioa. Oiartzungo bailarako Zurco leinukoa, itsas "kapitain arrunta" izan zen, eta mestre general bihurtu zen; Pasaiako Santa Isabel gazteluko lehen gobernadorea (1621). Santiagoko Zalduna (1635). Vargas Ponce bildumako dokumentazioaren arabera, hainbat ontzi eraiki zituen Pasaiako ontzioletan.
