Politikariak eta Kargu publikoak

Zurbano Monzón, Esteban de

XIX. mendeko gipuzkoarra, Seguran 1820ko irailaren 3an jaioa, non 1890eko urtarrilaren 19an hil zen.

Segurako udal bizitza politikoan parte hartu zuen gaztetatik, alkate zela. Batzar Nagusietan ordezkari, Gipuzkoako Aldundiko kide izan zen 1848, 1850, 1854, 1855 eta 1867an. 1875eko Batzar Karlistetan Gipuzkoako Diputatu Nagusi hautatu zuten. Gorteetarako diputatua izan zen 1866-68 denboraldian.