Kazetari gipuzkoarra, 1961ean Hernanin jaioa.
Filosofian lizentziatua, gidoilari eta Euskal Telebistako Zopa Haundi saioaren aurkezle gisa hasi zuen bere ibilbide profesionala (1983). Urtebete geroago, Gaur Egun albistegia aurkeztu zuen; 1986 eta 1989 artean, espazio horren eta Teleberriren editorea izan zen. Azken urte horretan Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako Prentsa eta Komunikazio arduradun izendatu zuten. 1999an, euskal telebistako albistegietara erredaktore-buru gisa itzuli ondoren, Euskal Telebistako zuzendari izendatu zuten.
