1951n Irunen jaiotako atleta gipuzkoarra. Kroseko lasterkaria. Gipuzkoako txapelduna, Waregemen (Belgika) 1973an egin zen Nazioen Krosean parte hartu zuen Espainiako emakumezkoen taldeko kidea izan zen. 1988an Beasainen jokatutako San Silbestre lasterketan hirugarren sailkatu zen (Bidasoa Atletico). 1989an XXV. Kontxako Krosean lehen emakume sailkatua geratu zen (9,43). Urte berean, Donostiako San Silvestre Lasterketan bigarren emakumezkoa geratu zen.
