Politikariak eta Kargu publikoak

Zumalakarregi eta Goitia, Antonio de

Gipuzkoako politikari ospetsua, 1645eko apirilaren 28an Itxason bataiatua. 1669ko urtarrilaren 30ean ezkondu zen bere jaioterrian. Erregidorea izan zen 1690, 96, 99 eta 1705ean. 1695ean eta 1719an alkate.