Biografiak

Zumalabe Castro, Olatz

Eusko Ikaskuntzako Idazkaritza Teknikoa. Donostian jaio zen, 1948an. Hamabost urte zituela, Bordelera (Frantzia) joan zen bizitzera, eta Letren Unibertsitatean ikasi zuen atzerritarrentzat. Bere jaioterrira itzultzen denean, frantseseko eskolak ematen ditu Aquinoko Santo Tomas Lizeoan. Dekorazio eta delineatzaile ikasketak egiten ditu. Eusko Ikaskuntzari lotuta dago 1978tik, eta erakunde horretan egiten zuen lan bere aita Agustín Zumalabe idazkari nagusiarekin. Lan horietatik Eusko Ikaskuntzako Idazkaritza Teknikoko kargua betetzera pasa zen.