Mateo Zumalabe Arcelus (Bergara, 1844 - Bergara, 1898) medikua eta medikuntzako ordezkariordea izan zen Bergaran. Liberal aitortua, Alfontso XII.a erregeak, 1877ko abenduaren 22an argitaratutako Errege Aginduz, meritu militarraren lehen mailako gurutze gorria eman zion, 1873ko abuztuaren 10ean Bergara inguruan karlisten fakzioen aurkako ekintzan zauritutakoei gudu-zelaian eskaini zizkien zerbitzuen sari gisa. 1891n eta 1892an Espainiako Elkarte Mediko-Farmazeutiko sortu berriaren Bergarako barrutiko lehendakaria izan zen.
