Torre Altako hirugarren kondea
XVIII. mendeko gipuzkoarra, 1758an Hondarribian jaioa, 1819an hila.
Hondarribiko epaile eta alkate arrunta izan zen. Gipuzkoako Ahaldun Nagusia, hirugarren alderdikoa, 1779ko uztaileko Azpeitiko Batzarretatik. 1782ko uztaileko Azkoitiko Batzarretan berrautatua izan zen, 1785eko uztaileko Bergarakoetan, 1793ko ekaineko Errenteriakoetan, 1795eko azaroko Zestoakoetan eta 1797ko uztaileko Azpeitikoetan.
