Torre Altako bigarren kondea
XVIII. mendeko gipuzkoar nortasuna. Hondarribian jaio zen 1725eko martxoaren 15ean, eta 1797ko irailaren 14an hil zen.
Gipuzkoako diputatu nagusia, lehen alderdikoa, 1749ko uztaileko Bergarako Batzarretatik. 1756ko uztaileko Debako Batzarrean, 1759ko uztaileko Zestoakoan eta 1763ko uztaileko Ordiziakoan berrautatua izan zen.
