Mediku eta irakasle gipuzkoarra, Zarautzen 1951n jaioa.
Medikuntzan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean 1974an, eta aldi berean Arte Liberalen Institutuan Historiako Batxilergoa egin zuen. 1975etik 1978ra bitartean, Bilboko Enrique Sotomayor osasun-hirian barnekari gisa espezializatu zen, eta, ondoren, Barne Medikuntzako Sailean lanpostu bat lortu zuen Arantzazuko Ama Birjinaren Donostiako egoitzan, 1987ra arte. Doktorea da (1981) Nafarroako Unibertsitatean, Madinaveitia doktorearen Bizitza eta Lanari buruzko ikerketa batekin, Donostian 1985ean argitaratua. Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko Patologia eta Klinika irakaslea (1979). Euskal Autonomia Erkidegoko Hiesaren Aurkako Planaren koordinatzailea da 1988tik, eta 2003ko abenduan Hiesaren Aurkako Diziplinarteko Espainiako Elkartearen presidente hautatu zuten. Urte berean jaso zuen Osasun aginduaren Gurutzea.
