Zulaitz.
Euskal idazle gipuzkoarra, Zarautzen 1942ko urtarrilaren 29an jaioa.
Frantziskotarra, Erriberrin eta Arantzazun egin zituen ikasketak. Zeruko Argia, Jakin, Jaunaren Deia eta beste argitalpen batzuetan kolaboratu zuen. Jose Maria Perez Lozanoren lan bat euskaratu zuen, Semeak ezagutzen al duzu? Izenburupean.