Instrumentugilea

Zufiaurre Niño, Sara

Urretxun jaiotako musikari gipuzkoarra.

Klarinetista. 2000 urtean lortu zuen titulua. Zumarragako udal musika bandan jo du, baita Iparragirre Balerdi Tailerrean eta Azkoitiako bandan ere. Halaber, Legazpiko bandan eta La Pamplonesan parte hartu du. 2003an Barañaingo Musika Eskolan klaseak ematen hasi zen. 2004an Euskadiko Gazte Orkestran titular plaza lortu zuen. 2007an Euskadiko Orkestra Sinfonikoako lehen emakume klarinetista bihurtu zen.