Filosofoak

Zubizarreta, Luis

Etxeberritxo. Irakasle gipuzkoarra, Azkoitian jaioa. Espainiako gerraosteko hainbat gorabeheraren ondoren (espetxeratzea, diziplina-batailoia Afrikan, Alemaniara emigratzea), Kanadara joan zen. Autodidakta, Filosofia eta hizkuntzak ikasi zituen hainbat lanetan zebilela, eta 45 urterekin hasi zuen karrera. Montrealgo Unibertsitateko Filosofia Katedraduna izan zen.