Politikariak eta Kargu publikoak

Zubizarreta Lasagabaster, Xabier

Gipuzkoako politikari ospetsua, Arrasaten jaio zen 1944an. Maisu, Herri Batasunako kidea, 1987ko ekainaren 10ean bere jaioterriko alkate hautatu zuten, eta 1991ko maiatzaren 26an berriz hautatua izan zen, 1995eko maiatzaren 28an 1997ko abuztura arte, korporazioko gainerako alderdiek bultzatutako zentsura-mozio batek alkatetzatik bota zuenean. 1999ko ekainaren 13ko hauteskundeetan berriz hautatua izan zen EH hautesle markarekin.. Gipuzkoako Batzar Nagusietarako 1991ko maiatzaren 26ko hauteskundeetan Deba-Urola barrutiko batzarkide hautatua, 1999ko ekainaren 13an berriro aukeratua. 1994ko urriaren 23ko hauteskundeetan Eusko Legebiltzarreko diputatu hautatu zuten Gipuzkoan. Herri Batasuneko Mahai Nazionaleko kidea.