Bertsolari gipuzkoarra, Azpeitian jaio zen 1855ean eta bertan hil zen 1905ean.
Abarketagilea ofizioz, bere gai gehienak (gehienak erlijiosoak) Lardizabalen Testamentu berri eta zaharretik atera zituen. Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat tokitan oparo argitaratutako bertso-paperen egilea da, eta ezagunena Muatzen parrizidioari buruzko idatzia izan zen, garai hartako salmenta "errekorrak" hautsi zituena.
