Lekaide eta lekaimeak

Zubizarreta Azkoitia, Candido

1912an Usurbilen jaio eta Arantzazun (Gipuzkoa) bizi den erlijioso frantziskotarra. Urte luzez Arantzazuko monasterioko liburutegiaren arduraduna izan zen eta frantziskotarren ordenaren ikerlari handia. Beste lan batzuen artean, Erriberriko eta Arantzazuko Graziako Santa En Monasterioaren Inbentarioa idatzi zuen, Euskal santutegi bat XX. mendean, azken hau beste autore batzuekin batera. Halaber, Arantzazuko santutegiaren eta Zarauzko frantziskotarren komentuaren XVI. mendeko inkunableen eta inprimakien katalogoa (Arantzazu, 1998); Frantziskotarren jatorria Arantzazun (Arantzazu, 2002). 2005eko irailaren 4an hil zen bere santutegian.