Politikariak eta Kargu publikoak

Zubizarreta Amuchastegui, Víctor

1931ko apirilaren 12ko hauteskundeetan Bergarako alkate hautatu zuten gipuzkoar nortasuna. Euzko Alderdi Jeltzaleko kidea zen. 1934ko abuztuaren 12ko hauteskundeetan Kontzertu Ekonomikoaren eta Udal Autonomiaren defentsan eratutako Euskal Herriko Udal Batzorde Iraunkorreko kide izateko hautatu zuten. Batzorde horretako kide izateagatik arazoak izan zituen agintari errepublikanoekin.

Erref. Aguirre, J. A.: Entre la libertad y la revolución, Bilbo, 1935, orr. 100, 486 eta 488.