1958an Usurbilen jaiotako kazetari gipuzkoarra. Euskaldunon Egunkaria-ko lehen zuzendaria (1990).
2003ko otsailean, Argia-ko zuzendari albokoa zela, atxilotu egin zuten, Auzitegi Nazionalak bideratutako sumarioaren barruan banda armatuko kide izatea edo talde armatuarekin kolaboratzea egotzita, Egunkaria eta bere enpresa jabeak ETAren finantza-sarearekin ustez erlazionatzeagatik.