Futbola

ZUBIAURRE URRUTIA, Iban

1983ko urtarrilaren 22an Mendaron (Gipuzkoa) jaiotako futbolaria. Eskuin alboa. Errealaren Lagunak taldearekin eta Elgoibarrekin jokatu zuen hondartzako txapelketetan. Elgoibartik heldu zen Realera. Realeko infantilekin jokatu ostean, 2001ean hasi zen Real B taldean militatzen. Urte berean Meridian Cup irabazi zuen Espainiako 17 urtez azpiko selekzioarekin Italian; 2002an, Europako txapelketa Oslon 19 urtez azpikoarekin. Txuri-urdinen bigarren taldean 53 partida jokatu zituen guztira, eta bi gol egin zituen. 2003ko urriaren 8an egin zuen debuta Realeko lehen taldearekin, Oviedo-Reala Errege Kopako partidan (1-2). 20 partida ofizial pilatu zituen kasaka txuri-urdinarekin, harik eta 2005eko udan, kontratua izan arren, Bilboko Athleticekin konprometitzeko erabakia hartu zuen arte. Erabaki horrek urte eta erdi jokatu gabe utzi zuen, 2007ko otsailean behin betiko amaierarik izan ez duten auzi juridikoen ondorioz. 2007ko otsailaren 11n egin ahal izan zuen debuta talde zuri-gorriarekin, Atletico Madril-Athletic partidan (1-0), orain arte jokatu duen bakarra. Internacional sub'16 Espainiako selekzioarekin.

Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)