Artikulugileak

Zubiaurre Armendia, Jose Luis

Idazle gipuzkoarra. Eibarren 1925ean jaioa, Donostian hil zen 1984ko uztailaren 13an.

Barakaldora (Bizkaia) joan zen gaztetan, eta han bizi izan zuen bere bizitzaren zati handi bat. Hierro egunkarian hasi zuen bere kazetari-ibilbidea, eta La Gaceta Literarian eta Madrilgo beste hedabide batzuetan ere kolaboratu zuen. Geroago, Donostian kokatuta, euskal historia, folklore eta literaturari buruzko lanak argitaratuko zituen -sarritan "Luis de Cantabria" izengoitiz- Unidad, La Voz de España eta Guipúzcoa aldizkarietan. Bizkaiko Kultur Batzordearen "Astarloa" saria jaso zuen filologoari buruzko azterlanagatik eta Liburuaren Institutu Nazionalarena Cartas a un Librero izeneko artikulu-bildumarengatik. Bilboko Ateneoko kide sortzailea izan zen eta RSBAPeko kide izan zen.