Eskultoreak

Zubiate, Martin Ruiz de

XVI. mendeko bizkaitar eskultorea, Arratzun jaiotakoa. Juan de Anchietaren ikaslea izan zen, eta Burgosko erretaulen zirkuluan jaso zuen prestakuntza, Anberesko Domingorekin.

Arabako Urizaharrako erretaularen goiko aldea egin zuen, 1570ean, eta 1578 eta 1590 artean, haren maisu zena ordeztu zuen, Uribarriko Santa Maria elizaren erretaula egiteko lanetan, Durangon. 1579an, Anchietarekin Burgosko Huelgas Reales monasterioaren kapitulua egin zuen. 1592an, Martin de Basaberekin, Deustuko San Pedro elizarena ere egin zuen. Haren estilo erromanistak apaingarri platereskoak gainditzen ditu, eta erabat nabarmena Olabarrietako Santo Tomasen erretaulan, Zeberion, 1592an amaitu zuena. Halaber, Ruiz de Zubiateri zor diogu Hondarribiko elizaren aldare nagusia. Halaber, 1603an Gasteizko San Pedro elizan esku hartu zuela jasota dago.