Futbolari gipuzkoarra, Donostian 1945eko irailaren 22an jaioa. Atezaina, "Lengokoak" taldean hasi zen jokatzen, eta ondoren "Michelin" eta "Sanse" taldeetan aritu zen. 1966-67 denboraldian lehen taldean sartu zen, Realean. 1968an, Atletico Madrilek fitxatu zuen, eta Ligako eta Kopako txapelketetako tituluak lortu zituen. 1972an, lesio baten ondorioz, erretiratu egin zen futbol profesionaletik. Hiru aldiz nazioarte mailan, 1967an bere espezialitateko Gipuzkoako Kirolari Onena izendatu zuten.
Carmen CASTELLS
