Ekoizleak

Zuazua, Koldo

Ekoizle zinematografiko gipuzkoarra, Donostian 1971n jaioa.

Arkitekturan lizentziaduna, 1997an Madrilgo Erkidegoko Zinematografia Eskolan sartu zen. 1999an, Ramón Salazarren Hongos bere lehen film laburra ekoitzi zuen, hainbat aldiz saritua izan zena. Ondoren, Luis Cerveroren Taxidermia (2000) ekoitzi du, Francisco Plazaren Alcala de Henares eta Puzzles (2000) jaialdietan saritua.