Filologoak

Zuazo Zelaieta, Koldo (2005ko bertsioa)

Filologo gipuzkoarra, Eibarren 1956ko urriaren 20an jaioa. EHUko Euskal Filologiako irakasle titularra, 1980 eta 1984 artean Bordeleko Unibertsitatean aritu zen irakasle. Argia, Jakin edo Julio de Urquijo Euskal Filologiako Urtekaria bezalako argitalpenetako kolaboratzailea. Euskeraren Batasuna (Bilbo, 1988) eta Arabarrak euskararen herrian (1999) liburuen egilea. Euskal Herriko Entziklopedia Orokor Ilustratuaren kolaboratzailea