Militarrak

Zuaznavar

Gipuzkoako militarra, Oiartzungo Zuaznabar orubekoa, artilleriako kapitaina. Karlos IV.ak Berlinen zuen enbaxadan agregatu militar gisa nabarmenduta zegoela, 1796an Madrilera deitu zuten Gerra Idazkaritzan parte hartzeko, artillerian aditu gisa. Santiagoren ordenako zalduna. 1799an hil zen.