Gipuzkoarra zen, Hernanikoa, eta bertako alkate eta epaile izan zen. Gipuzkoako interesak defendatu zituen ROren aurrean. 1779ko maiatzaren 17koa, Gipuzkoa Amerikako portuetako merkataritza libretik kanpo uzten zuena. Juan Antonio Llorenteren erasoetatik Gipuzkoako foraltasuna defendatu zuen. 1779ko Azpeitiko Batzarretatik, Ordiziakoan (1781), Donostiakoan (1806) eta Hernanikoan (1807) berrautatua izan zen. Joaquina Francia Echeverriarekin ezkondua. 1808an egin zuen testamentua. Olerkari amateurra, RSBAPeko kidea izan zen eta Iriarte fabulistaren eta hainbat zirkulu ilustraturen adiskidetasuna landu zuen.
