Lexikoa

Zozomikote

Martxoko azken bi egunei eta apirileko bi lehenengoei ematen zaien izena. Zozomikoteen kontakizuna kultura batean baino gehiagotan ageri da, Greziakoan adibidez. Erdara nagusi den Euskal Herriko tokietan, kontaeraren funtsa aldatu gabe, gertaera otsailean jartzen da gehienbat. Aietxun, Urralgoiko haranean honela kontatzen dute zozomikote-gertaera. "Otsail, otsailtxo, ez duk hire beldur ene axuritxo". Horren erantzun gisa, otsailaren zigor-mehatxu hau jaso zuen artzainak: "Oraindik dauzkadan bi egunak, eta martxoak emango dizkidan beste birekin, akabo hire artalde denak". Zendeako Izan, otsailak erantzun hau eman zuen: "Bi azken egun hauekin, eta martxo lagunak damaizkidan beste laurekin, utziko haut hi besapean ardi-koilare hutsarekin". Beste toki batzuetan hau esaten dute: "Zozomikote egunak, tristeak eta luzeak".