Urtarrileko lehen 12 egunek Zotalegunak izena hartzen dute herri batzuetan. Urteko 12 hilabeteak islatzen dituzte eta, herri-sinesmenen arabera, hilabete bakoitzean nagusi izango den eguraldia iragartzeko balio dute. Horren arabera, urteko lehen egunean egingo duen eguraldia nagusituko da urtarrilean; bigarren egunean egingo duen eguraldia, berriz, otsaileko eguraldiaren baliokidea izango da, eta hala gainerakoetan (Ataun). Zotalegunak dira leku batzuetan abuztuko 24 egunak; horien arabera, hurrengo urteko hilabeteetan egingo duen eguraldia iragartzen dute, beraz, lehen eguneko eta hamahirugarren eguneko egoera meteorologikoak urtarrilean egingo duena iragartzen du; bigarren eta hamalaugarrenak, otsailekoa eta abar.
Erref. Resurrecion Maria de Azkue: Euskalerriaren Yakintza, I, 69, 70. or.
