Kontzeptua

Zirri-Mirri

Oiartzungo eskualdeko jentil edo mairu baten izena. Herri horretako elezahar baten arabera, Aranburu baserrian mairu bat zegoen neskame. Gau batez, atarian deia entzun zuen. Mairuak zer gertatzen zen galdetu zuen. Atarikoak esan zion: Zirri mirri ill dun. Neskamea atera eta ez zen berriz itzuli.