Lexikoa

Ziri

Ziri edo makila luze eta fina da. Hurritz-adar fin eta luze bat hartzen da eta pazientzia handiz zuritzen da. Gero, mutur batetik eskuarekin helduz, buru gainetik abiadura bizian bueltaka jartzen da zurrunbilo-hotsa emanez. Abiaduraren arabera hotsaren tonua aldatu egiten da. Horrela, abiadura aldatuz, ziria "kantatzen" jartzen da. Azkenean askatu egiten zen, urrutira bidali eta beste batekin hasi.