Dantza

Zinta-dantza

Zinta-dantza (zuhaitz-dantza, kordoi-dantza, etab.) oso ezaguna izan da hainbat mendez eta da oraindik Europa osoko nekazal kulturan. Pentsatzekoa da, gainera, Latinoamerikatik hartua dela, han aski errotu baitzen sinkretismo kultural eta erlijiozkoa gertatu zenean.

Dantza horren agertoki diren kasu zehatzen xehetasunezko azterketari ekin aurretik, esangarri da nekazal gizarte tradizionaletan landareen ikurrak direla elementu erabilienetako batzuk. Hori argi geratzen da udaberrian (balizko uztaren bedeinkapena egin nahiz haren babesa edo defentsa eskatzeko) eta udan (ugariak dira uzta oparoaren inguruan egiten diren jaialdiak). Hala, zuhaitzak baliatzen dira irudi gisa eta haien landa-espiritua aldarrikatzen da.