Literatoak

Zinkunegi Arruti, José

Basanaitz.

Euskal idazlea. Errezilen jaio zen, Gipuzkoan, 1886ko apirilaren 29an. 1964ko urtarrilaren 9an hil zen.

Medikuntza Orokorra ikasi zuen Valladolideko Unibertsitatean. 1914an hasi zen euskaraz idazten Euskal Esnalea aldizkarian, eta bertan Balmesen Irizpidea lanaren itzulpen bat argitaratu zuen, Irizpidea izenburuarekin. Gero Campionen ipuinen itzulpenari ekin zion, Erraondoko Azken danbolinteroa, Popatxu eta Yan Pier Bidartekin hasita. 34 urte zituela hasi zen hizlari lanetan, "Eusko Abenda: bere sendotasuna len, orain eta gero" (1920) izenburupean. 1927an Eusko Esnalean "Kirolak ¿ongille kaltegarri? ". 1956-58 urteetan Eusko-Gogoan eta Eusko Deyan kolaboratu zuen. Euskaltzain urgazle izendatzen dute. 1957an Zigor opera libretoa saritu zuten.

Informazioa osatzea:Jonan Zinkunegi Arzelus.Zinkunegi Arruti´tar Joseba Indalecio.Bilbao. 2022