Ikastolak

Zigor Ikastola. Idiazabal

Idiazabalgo Zigor Ikastola, herriko euskaltzaleen ekimenez, 1966ko apirilean sortu zen. Bere sorrerako titularra gurasoak eta Eliza izan ziren eta bere kokapena Parroki etxeko lokal bat. 1971an Zigor Ikastola izena hartu eta bere gelak Zigor Kooperatibako portxean kokatu ziren. 1974an Beasaingo Alkartasuna Ikastolaren kooperatibako bazkide egin ziren.

1978 eta 1980an ikastetxe transferituekin bat egiteko bidean sartzen da. 1994ko otsailaren 1eko Dekretuaren arabera, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Zigor Ikastola Ikastetxe Publikoa sortu zen, urte bereko azaroaren 29ko EHAA-ean aazaltzen denaren arabera ikastetxe publiko honek Aita Iparragirre izena hartu zuen.

  • AGIRRE, Paulo (2012). Ikastolak Gipuzkoan, datutegia. Argitaratu gabeko materiala.
  • EHAA 1994ko otsailak 28, astelehena 40. zbk.
  • EHAA 1994ko azaroaren 29, asteartea 227 zbk.