Lexikoa

ZELTAK

Zeltiarren aztarna ugarienak toponimian aurkitzen badira ere orokorrean eskasak dira, euskal lexikoan bezala. Uste da zeltiarra dela Gipuzkoan ibai batek eta bere ondoan dagoen herriak duten Deba izena. Deva, ibai jainkotiarren sailekoa dela dirudi, zeintzuk mitologia bera izaten duten. Barduliar eta karistioen arteko mugan dago. Ustez zeltiarrak diren beste izen batzuk Bordele-Astorga galtzada erromatarrean topatzen dira eta Bilboko inguruan, karistiar eta autrigoien arteko mugan. Baino Flaviobriga (Bilbo) izena naiz eta amaiera zeltiarra eduki argi eta garbi izen erromatarra da, zeinetan zeltiar itxura hau erabili zen benetako zeltez osatutako soldadu talde erromatarra pozik edukitzeko. Era berean, Oktavioren ohoretan azaldu daiteke Octaviolca eta are Erdi Aroko Victoriacum Leovogildok Araban sortua. 

Aipatutako bidean Vindeleia eta Deobriga aurkitzen dira, bata Pancorboko haitzarteko irteera zaintzen eta bestea Larrazubiko pasabide estrategikoan. 

Deo “Jainkoa” eta briga “gotorlekua” eta Vindel- Wurtwmburg eta Bavariako Vindeliciak bezala- hitzetatik eratorriak. Euskaraz erro hau ez dago baino bai -ei, -aia, amaiera adibide Hendaia, Arkaia. 

Suessario edo Suestasioari dagokienez, arazoa zaildu egiten da. Herri hori Arabako Zuazuetako batetan kokatzen da baino zuaz gaia-ohikoa da herrialde osoan eta zugen kontrakzioa izan ohi da- adibide zuatz (arbola)eta zuazti (arbola multzoa). Gainera herri hauek, Navardun, Verdun edo Sausa (Sos) eskuarki zeltetatik urrun daude. 

Egungo Euskal Herriaren kanpoaldean Segisamunculum, Segisamun hitzaren txikigarria, eta Segontia Paramica, biak Seg erroarekin- sarria zelten artean baino baita ere aurkitzen da Segura, Segurola, Zegama izenetan, azken hau Segizama izenaren parekoa, atzizkiaren loturaren zalantza sortzen diguna, ama sorleku, iturri, jatorria adierazten duten erro askoren laguntzailea, hala nola Lez-ama, Alz-ama, Beiz-ama, Ulz-ama bat egiten dutenak Lez-aun, Alz-ate, Alz-aga, Beiztegi, Alz-oz ama atzizkia beste batez aldatzearekin soilik. 

Aldiz, Navardun eta Verdun, euskaraz hitz egiten mugetatik oso gertu daudenak, benetako toponimo zeltak dira, suessiodarren taldekoak, Soisson frantsesa gogoratzen duen izena. Suessiodarrak edo suesetani, Tito Liviok deitzen dituen bezala, bi bukaera eskaintzen dituzte     -ones  eta -tani, vasc-ones, vesci-tani eta jace-tani hitzetan ikusten direnak. Iparraldeko euskaldunak ez dira akiones deitzen baizik eta aquitani. Pentsatu ohi izan da -ones bukaera zeltiarra dela, hispaniar tribu zeltiarrak daramatelako, adibide berones, serrones eta lingones. Baskoi eta autrigoi euskal tribuak- azken hau jatorri zeltiarrekoa- bukaera bera daramate baino kanpotarrak jarritako izenak dira zeren eta euskaldunak bere burua euskaldunak deitu izan dute, euskaldun singularrean. Euskarako -dun eta -ones atzizkiek topo egitearen arazoa sortzen da.  

Baita ere zeltaz jotzen dira -ika, -aka atzizkietan bukatutako izenak, hala nola Mundaka, Gernika, Lesaka, Gorozika, Fika, ugariak Bizkaiko mendebaldean eta Araban baino baita ere maskulinizazioak izan omen daitekeenak ere -aka atzizkia -ako bihurtzea adibide Lamiako, Burtzako, Matxitxako edo -ika, -iko bihurtzea hala nola Mutriku (gazteleraz Motrico) , Gerriko. -ika hori “aldapa” euskal, zehazki bizkaitarra, hitzaren esanahiarekin ulertzen da. 

Hiztegiari dagokionez hogeita hamar hitz arteraino zenbatu dira beste horrenbeste zeltiarrekin antza dutenak. Ikertu dituen Holmer irakasleak iruzkin hau egiten du: “Gehienetan gertueneko antzetsuenak hizkuntza zeltiarretan aurkitzen dira, baino nabaritu behar da, naiz eta antza denez ikerlari askok ez dute egin, euskal hitz horiek ezin dira azaldu egungo inolako esamolde zeltiarrekin. Aitzitik esamolde protoindoeuropar dira, agian zelten aurrekoak. Argibidetako erabiltzen dituen hitzak honoko hauek dira: “hartz”, “andre”, “izokin”, “adar”, “belar”, “ote”, “ezagutu”, “maite”, “haitz”, “erbi”, “salda”, “gezi”, “nerabe” (mutila), “sarats”, “ur”, “ihes edo iges”, “eduki”, “sudur”, “saldu”, “negu”, “oskol”, “ezpal”, “ezpain”, “leku”, “josi”, “-tegi” (toki atzizkia), “ikusi”, “bide”, “izar”, “ibar”, “eslata”, “landa”, “mea”, “borda”. Egile honen eta beste batzuen, hala nola Meyer-Lubke, Uhlembeck, Tovar, Pokorny, Bäer eta abar, azterketatik eta Holmer berak egindakoaz ondorio honetara iristen da, azken honi kopiatzen dioguna. “Elementu primitiboen (munduan elkarrengandik oso urruti dauden lekuetan antzak dituztenak) gainetik indoeuropar hizkuntzatan ere azaltzen diren berriagoak jarri dira. Askotan hizkuntza hauetako burutazio elementu orokorrak dira. Baino sarritan, agian, mendebaldeko hizkuntzetan antzekotasun zehatzagoak ikusten dira, bereziki zeltiarretan; pentsa daiteke elementu hauek indoeuropar taldeko erdialdeko eta ekialdeko hizkuntzetan jada galduak direnak. Dirudienez benetako “mailegu” zeltiarrak oso gutxi daude: askotan erromantzean ere badaude, beraz, oso zaila da jakitea hizkuntza edo dialekto zelta batean duten zuzeneko jatorria. Euskararen ikuspegi honetatik agian hobe hizkuntza erromanikoetatik jasotako elementuez hartzea.