Idazle jesuita gipuzkoarra. Tolosan 1931n jaioa, 2004an hila.
Ikasketak Xabierren, Loiolan, Oñan eta Zaragozan egin ondoren, Durangora bidali zuten, eta han egin du bere lan guztia, Hiribilduko historialari gisa. Durangaldeko historiaren "Kurutzeaga Bildumaren" zuzendaria. Besteak beste, San Fausto de Durango (1980), San Vicente de Tavira (1981), Los Jesuitas en Durango 1941-1980 eta La Villa de Durango (1994) ikerlanen egilea da.
