Basati, Zatarra, I-ko bakartiya.
Euskarazko idazlea. 1912ko irailaren 27an Donostian jaioa, bere jaioterrian hil zen 1999ko maiatzaren 3an.
Ingeniari industriala (Bilbo) eta Zientzietan lizentziaduna (Bordeleko Unibertsitatea). Erbesteratuta, Pauen finkatu zen, eta han hizkuntzalaritza ikasketak egin zituen. 1948an itzuli zen Donostiara. Euskaltzain urgazlea, Euskaltzaindiak ezarritako euskararen batasun-motaren aurka agertu zen, eta Euskerazaintzako kide izan zen. Kolaboratzailea, kantu herrikoi, linguistiko eta gai zientifikoen inguruko lanekin, Euzko Yakintza, Euzkadi, Argia edo Euzko Deya bezalako argitalpenetan. Olerkiak eta Alos Torrea drama ere idatzi zituen.