Arkitektoak

Zarranz Pueyo, Joaquin (2005ko bertsioa)

XX. mendeko lehen hereneko nafar arkitektoa. Madrilgo Eskolan egin zituen ikasketak, eta 1931n lizentziatu zen. 1929an, ikaslea zela, Etxebizitza Minimoaren Lehiaketa Nazionalean parte hartu zuen, lagun zuen Juan de Madariagarekin. Madariagarekin baita ere, Bilboko Tomas Meabe eskola-taldea osatu zuen. Taldea 1932an sortu zuten, baina ez zen gerraostera arte inauguratu. GATEPAC taldeko kide izan zen, eta Solakoetxeko etxebizitzen epaimahaian parte hartu zuen. Iruñean hainbat obra egin zituen, hala nola Iruñako Kutxa (1934). Borrokan hil zen, 1936-1939ko gerraren hasieran.