Gipuzkoar itsasgizon eta historialaria, Zarautzen 1926ko abuztuaren 23an jaioa. 1937an Lapurdin errefuxiatu zen bere familiarekin. Merkataritza-marinela zen, eta pleit-bulegoetan eta portu-agentzietan lan egin zuen Londresen eta Buenos Airesen. Itsas artekaria Parisen 30 urte baino gehiagoz, nazioarteko arbitro izan zen Frantziako hiriburuko Itsas Arbitraje Ganberan. Lapurdiko Macaye herriko eta bizkonderriko historia aztertu du, eta herri horretako erregistro komunalak eta parrokialak transkribatu eta informatizatu ditu, baita erregistro zibila ere. Halaber, Baiona, Ustaritz, Paue, Bordele eta Parisko artxibategietan ere ikertu du.
